XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egunero bezalaxe, bulegora heldu dira Josu eta Anton.

Beste inor ez dago oraingoz.

Berokiak kakoan eskegi ondoren eseri egiten dira ezer egin baino lehen goizeroko lehenbiziko premia den egunkariaren irakurketari ekinez.

Besteak helduko dira geroxeago, gauza bera eginez, kafe beroa eta irakurketa freskoa lansaiorako pizkarri gertatzen dira eta, laster hitzarmen kolektiboetan sartuko da goizeko eginbehar hau, ekoizkortasuna eragiteko.

Gero elkarri komentarioren bat egingo diote eta lanean hasi, mantso-mantso arrankadan, ekinago motoreak berotu heinean.

- Irakurri al duzu Josu? Atzo atxilotu zutenetariko batek ihes egin dio Goardia Zibilari.

Horrek ditu potroak! Adorea behar da trikornioetatik ihes egiteko, lehengoan seko uzten zaituzte eta.

- Bai, oso zaila izan behar du inondik ere! dena dela duela zenbait urte etar batek ihes egin zuen, ez zara akordatzen?, haroztegi batetara joan ziren zulo baten bila eta aurkitu ere aurkitu zuten, eta hainbesteraino poztu omen ziren goardia zibilak ezen denek zulora jauzi egin baitzuten, Olentzerok zapatatxo berriak ekarritako umetxoak bailiran eta anartean, ez bat ez bi, zast!, haize!, mendian zehar alde egin zien.

Harri eta belarri geldituko ziren bada! Denboraren orratzek hirurak markatzen dutenean Anton lantokitik atera eta bere etxera abiatzen da, (...).